PREMANKek MARTXAN JARRI DU II. BERDINTASUN PLANA

Premankek II. Berdintasun Plana aurkeztu du, IRNASA aholkularitzaren laguntzarekin diseinatu duena. Plan berriak zortzi area ditu, eta horietako bi berriak dira aurreko agiriarekin alderatuta.
Plana hiru ardatz estrategikotan oinarritzen bada ere, enpresa-jardueraren barruan haren helburua da erreferente bilakatzea lan-arriskuetan genero-ikuspegia txertatzeari dagokionez, gaiak gero eta interes handiagoa pizten baitu.

Hain zuzen ere, Lan Segurtasunaren eta Osasunaren Europako Agentziak duela gutxi argitaratutako ikerlan batek jaso egiten ditu Europan zentzu horretan burutzen ari diren jarduerak, enpresei dakarzkien onurak azpimarratuz. Gurera etorrita, bestalde, azpimarratzekoa da OSALAN eta EMAKUNDEk lankidetzarako hitzarmena sinatu dutela. Esan daiteke berdintasuna eta prebentzioa egunetik egunera hurbilago daudela. Ildo horretatik, planaren ezarpenak prebentzioari buruzko prestakuntza ematea ahalbidetuko digu, eta generoaren ikuspegia aintzat hartzen duten ebaluazioak egitea ere bai.