URTARRILEAN, OINARRIZKO IKASTAROA LAN ARRIKUEN PREBENTZIOARI BURUZ

Zabalik dago datorren urtearen hasieran gure instalazioetan emango diren ikastaroetan izena emateko epea.
Urtarrilaren 9an, 16an, 23an eta 30ean LAN ARRISKUEN PREBENTZIOARI buruzko oinarrizko ikastaroa emango da, hirurogei ordukoa, 9:00etatik 14:00etara, Argixao industrialdeko 55. zenbakian, Zumarragan.

2015erako ikastaroen egitaraua antolatzen ari gara jada, eta, beraz, prestakuntza-jarduera hauei eta beste batzuei buruzko informaziorik behar baduzu, gurekin jar zaitezke harremanetan.
Prestakuntza hobariduna izapidetzen dugu, eta hurrengo datei buruzko informazioa ematen dizugu. Galde iezaguzu konpromisorik gabe.